miércoles, 23 de diciembre de 2015

AGURRA


Lan honi bukaera emateko ordua heldu da. Esan beharra daukat lan hau egitean zenbait gauza ikasi ditudala eta zuentzat hartzeleok ere, horrela izatea edo izan dela espero dut.

Esateko dudan azken gauza hauxe da:

        "Jarraitu itzazuz bost pausu horiek eta ikusiko duzu zure bizitza zein luzea izango den!"

Esaldi honekin agurtzen naiz, eta esan bezala, asko ikasi izana eta probetxua ateratzen jakitea espero dut.

Eskerrik asko astero-astero irakurri nauzuenoi eta beste batera arte!

Leire


domingo, 20 de diciembre de 2015

PENTSAMENDU BAIKORRA

Aurreko sarrerarekin jarraitzeko eta bertan utzitako bideoaz gain, beste hainbat topatu ditut antzekoak. Gainera, kirolarekin ere garrantzia du eta kirol egitea oso garrantzitsua denez, animatzen zaituztet bideo hauek ikustera !




                                           


                                           

  


                                           

lunes, 14 de diciembre de 2015

PENTSAMENDU BAIKORRA

Azkenik eta bosgarren jarraibide moduan pentsamendu baikorra dago. Bizitzan zehar oso garrantzitsua da gure pentsamenduaren positibismoa ez galtzea. Izan ere, gure pentsamenduek edo buruak oso pisu handia dute gure ekintzetan bai eta izaeran ere.

"Somos lo que pensamos. Todo lo que somos surge con nuestros pensamientos. Con nuestros pensamientos construimos el mundo." -Buddha.

Ume zein gazte garaian gure nagusiek esaten dutena garrantzi handia du eta horregatik zer eta nola esaterako orduan kontuz ibili behar gara. Esan beharra dago, hori kontuan izaten ez badugu, inkontzienteki umeen pentsamenduan eragin negatiboa sortuko dugula. Horrekin lotuta ondoren datorren bideoa dago.





martes, 8 de diciembre de 2015

ELIKADURA

Aupa jende!
Aurreko astean bezala, oraingo honetan ere elikaduraren inguruan arituko naiz. Gainera, gurasoentzat zuzenduta dagoen bideo bat jarriko dut. Bertan elikadura zuzen bat jarraitzeko argibideak daude bai eta elikagai osasuntzuen zerrenda eta horien garrantzia.


Espero dut asko ikastea eta zuen seme-alabekin martxan jartzea!

lunes, 30 de noviembre de 2015

ELIKADURA

Arratsalde on!!!
Oraingo honetan, gai berri batekin nator, eta bat ondo elikatzea da. Elikadura on bat izateko denetarik jan behar da eta gainera, modu orekatu batean. Badakizue zeintzuk diren jan behar ditugun elikagaiak? Hemen daukazue bideo bat non azaltzen duen zer jan behar den eta zer ez.



Espero dut asko ikasi izana, datorren astera arte!

lunes, 23 de noviembre de 2015

HIGIENEA

Aurreko astean bezala, oraingo honetan ere higieneari buruz arituko naiz. Izan ere, oso garrantzitsua den faktorea delako.

Orain eskegiko dudan bideoan agertzen da zein kalte izan dezakeen higiene ona ez izateak.



Umeentzako: Har ezazue dutxa egunero ez baduzue nahi horrelakorik gertatzea!

Gurasoentzako: Behartu zuen seme-alabak dutxa hartzen! Eta zuek ere dutxa hartu, zuek zarete euren eredu!

domingo, 15 de noviembre de 2015

HIGIENEA

Iepa jende! Gaur higienearen garrantzia azpimarratuko dut. Gainera, higiene txarra izatearen ondorioak ere azalduko ditut.

Eguna hasi bezain pronto, higienea zaindu behar da. Hauek dira egunero egin beharrekoak:

1- Eskuak garbitu: Hauek jan aurretik eta jan eta gero garbitu behar dira bai eta kalean, etxean edo edozein lekutan zikinduz gero. Komunera joan ostean ere. 

2- Hortzak garbitu: Otorduak eta gero.

3- Dutxa: Egunero dutxa hartu behar da. Gorputza behintzat egunero garbitu behar da, ilea ez da beharrezkoa baina bai bi egunera. Aurpegia garbitu behar da esnatu bezain pronto. 

4- Arropa: Arropa eta zapata garbiak jantzi behar dira egunero.

5- Janaria: Janaria garbitu behar da ahora sartu baino lehen. Gehien bat fruta eta barazkiekin egin behar da hori.




Hauek dira higieneari lotuta dauden parterik garrantzitsuenak eta hauek errespetatzen ez badira ondorioak ekar ditzake:

- Infekzioak
-Aho usain txarra
-Gorputz usain txarra
-Ile askura
-Gaixotzea
- ...